Blog-eko
sarrera hau egin ahal izateko, gure taldea bildu da, kurtsoan zehar
ikusi eta zenbait irakurgaien bidez landu ditugun hainbat
metodologiei buruz hitz egiteko eta atera ditugun informazioa
partekatzea gustatuko litzaiguke. Hau da, sarrera honen bitartez, lau
meotodologia azaltzen ditugu, eta jarraian, metodologia hauek aztertu
eta gero ateratako ondorioak hemen idatziak uzten dizkizuegu.
Hasteko,
metodologia ezberdinen azalpena:
1.
Proiektuen metodologia:
Metodologia
honen ardatza haurren interesean datza, hau da, ikaskuntza beraien
intereseko gaia abiapuntutzat hartuta ematen da. Honetarako proiektu
bat martxan jarri aurretik egin behar den lana mordoa da, izan ere,
lehenik eta behin haurren interesa zein den jakinda gaia hautatu
behar da, ondoren haurrek gai honen inguruko ikerketa egingo dute.
Baina haurrek ikerketa hau egin ahal izateko irakasleek aurretik
beharrezkoak izango diren bilerak eta ikerketak egin beharko dituzte.
Gainera, ezinbestekoa izango da proiektua aurrera eraman ahal izateko
beharrezko materiala prestatzea. Kontuan hartu behar da ahal den
neurrian komenigarria izango dela material hau haurrek sortzea,
osatzea eta baita prestatzea ere.
Proiektu
hauek burutzeko lagungarria da informazio iturri ezberdinez
baliatzea, hala nola, entziklopediak, ipuinak, argazkiak eta baita
bizi izan diren esperientzia ezberdinak ere. Izan ere, azken hauek
benetan aberasgarriak izan daitezke.
Aipagarria
da proiektuetan oinarritutako metodologia honek dituen abantailak;
haurren gaitasun-garapena asko bizkortzeaz gain, ikaskuntza
esanguratsua ziurtatzen du. Gainera, ikasleak berak izanik proiektuan
lan egiten dutenak hauen autonomia era esanguratsuan lantzen da.
Ez
da ahaztu behar honela lan egiteak gizarte ingurunearen eta ingurune
fisikoaren artean, eta komunikazio eta irudikapen eremuetan egiten
diren loturetan nabarmen laguntzen duela.
Honez
gain, metodologia honek talde lana sustatzen du, izan ere, haurrek
beraien artean taldean aritzeaz gain, irakasle eta gurasoen parte
hartzea bultzatzen du.
2.
Tailerren metodologia:
Metodologia
honetan, irakasleak ez ditu klaseak zuzentzen eta ikasleak hasiera
batean lan indibuduala egin beharko du. Bere lana egindakoan, taldeko
beste kideekin bateratu eta egin dutena besteen aurrean azaldu
beharko du talde osoak. Denboralizazioa malgua izango da, baina gutxi
gora behera 45 minutu inguruko saioak izango dira eta hauek gela
guztian zehar egingo dira, ikasgela osoa erabiliz. Ebaluaketari
dagokionez, irakasleak behaketa egin beharko du haurrak lanean
dabiltzan bitartean, eta gero hau idatziz jaso beharko du. Ebaluaketa
hau zuzena eta eraginkorra izan dadin, komenigarria izango da
irakasleak behaketa jasoko duen orrian ikasleen izena, erabili den
materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak
bereiztea. Irakurgai honetan tailerren bidez landutako
metodologiarekin lortu nahi den helburua haurrek arazo matematikoen
aurrean irtenbide bat bilatzeko gai izatea da, horretarako nahi duten
materiala erabiliz.
Metodologia
honetan oinarritutako bigarren irakurgaian, irakasleak arazo bat
aurkezten die ikasleei, eta hortik aurrera behatzailearen papera
hartzen du, ez gidariarena.
Irakurgai
honetan aipatzen du pentsamenduaren konpetentziak eta
arrazoinamenduak Haur Hezkuntzan paper garrantzitsua duela,
horregatik modu honetan lan egitea eraginkorra izan daiteke. Ikasleak
bakarka zein taldeka egin dezake lan, bere esku geratzen da, badaude
arazoaren irtenbidera bakarrik iristen diren haurrak eta baita
beraien artean bildu eta elkarrekin irtenbidea bilatzeari ekiten
diotenak. Honen helburua ikasleek edozein baliabide erabiliz, beraien
kabuz, estrategiak asmatuz ahozko aritmetikako buruketak ebaztea da,
aurretiko irakaskuntzarik gabe. Ebaluazioari dagokionez, irakasleak
behatutakoa idatziz jasotzeaz gain eta haur bakoitzeko erregistro
orriak erabiltzeaz gain, ikasleek erabilitako orriak ere jasotzen
dira. Gainera, tailerra egiten ari diren bitartean argazkiak eta
bideoak ere egiten dituzte, haurren arteko elkarrizketak grabatzeko.
3.
Decroly-ren metodologia:
Decroly
jabetu zen, hezkuntzan, haurraren garapenarekin bat egiten zuen
interesak ez zirela kontuan hartzen, hartara, materiak pisutsuegiak
ziren haurrarentzako, eta beraz, desegokiak. Honekin amaitzearren,
berak metodologia bat sortu zuen. Decroly-ren metodoa sinplea zen,
haurren interesak zeintzuk ziren aztertzea garrantzitsua zen eta
ondoren, hauek lantzea beharrezkoa. Haurren behar/interes guneak
askotarikoak izan zitezkeen: jatorduak, oporrak, familia, garraioak,
jokoak, etab. Gisa honetako gaiek haurraren oinarrizko beharrak,
sozialak edota intelektualak ase ditzakete. Metodologia hau
jarraitzeko proposatuko diren interes guneek adin ezberdinetarako
balioko dute, hauen sakontasun mailarekin batera. Gainera,
aberasgarria izango litzateke adin ezberdinetan gai berdintsua
lantzea, beti ere, adin gehiago dutenekin, sakontasun maila handituz.
Hiru
etapa bereizten ditu Dekroly-k globalizazio fasean: lehenik
behaketa, zeinetan haurrak zuzenean esperientzia zuzenak bizituko
dituen; bigarrenik uztarketa fasea, bertan, ikasitakoaren egitura
logiko bat gauzatzea da helburua; azkenik adierazpen fasea, zeinetan
ikasleak ikasitakoa plazaratu egiten duen bide ezberdinetaz
baliaturik.
1.
Behaketa fasea: Lan nukleoek haurraren esperientzia sozial,
familiar eta eskolarrarekin egin beharko dute bat.
Behaketa
zuzenak ahalbidetzen du ikasle eta landuko den materiaren arteko
batasuna. Zeharkako behaketa gauzatu daiteke, besteak beste,
ikaskuntza elementua behagarria ez den unean. Bi behaketa formak
uztargarriak dira, nahiz eta behaketa zuzenak irudi zurrunagoak
ahalbidetzen dituen.
2. Uztarketa fasea:
Decrolyren globalizazio prozesuaren ezinbesteko pieza da hau. Atal
honetan ikasleak lehenagotik aztertu dugun materiaren azterketa,
lotura eta sistematizazioa egiten baitu. Uztarketa fase honetan bost
bilketa azpiatal bereizten dira, hala nola, uztarketa espaziala,
uztarketa tenporalak (segida, iraupen eta baterakortasunean
bereizia), uztarketa kausalak, erabilgarritasun eta lanaren
uztarketa; eta azkenik uztarketa etiko-moral-soziala.
3.
Adierazpen fasea: Ikasleak atal honetan adierazpen
linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, musikala eta plastikoa
landuko du. Atal honetan garbi izan behar da ikasleak ulertzen duela,
haren pentsaera plazaratzen badu. Irakasleak ikasleari pizgarri mota
ezberdinak eman behar dizkio aukeran adierazpen mota ezberdinetan
murgil dadin.
4.
Txokoen metodologia:
Txokoen
metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera
egiten du. Hau da, bere esku hartzea handia da eta horri esker ,
metodologia mota hau dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da.
Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski,
eta aktiboki lan egiten dute. Metodologia honetan, ez dago espazio
bakarra haurrek lan egiteko proiektuetan oinarritutako metodologian
bezala, baizik eta espazio ezberdinak daude haurrek aukera
desberdinak izan ditzaten. Hainbat eskoletan, espazioa aldatzen
joaten da. Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke,
eta bakarrik egon nahi izatekotan, libreki jardun ahalko dute.
Proiektuetan ordea, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten,
askatasun hori gabe.
Jardueren
inguruan ere desberdintasunak badira, proiektuetan jarduerak aurretik
zehaztuak daude; txokoetan ere, baina ez beste metodologian bezain
zorrotz planifikatuak.Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa
bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina
malgutasunez jarduten da.
Halaber,
umeek edukitzen duten askatasuna azpimarratzekoa iruditzen zaigu,
autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila
garrantzitsu bat iruditzen baitzaigu.
*
EZBERDINTASUNAK-ANTZEKOTASUNAK
Jarraian,
metodologia hauek azaldu ondoren, beraien arteko antzekotasun eta
ezberdintasunak aztertuko ditugu. Hasteko, maisu/maistren papera
edota eginkizunei dagokionez, metodologia guztietan irakasleak
behatzaile papera egiten du; hala ere, proiektuen metodologian
haurren interesak kontuan hartzen ditu eta gidatzaile moduan jarduten
du txokoetan bezalaxe, tailerretan aldiz ez. Decroly-ren
kasuan,ikaslearen laguntzailea izango da.
Ikasleen
papera aztertuz, garbi dugu metodologia guztietan bat egiten duela
ikaslearen paper aktiboak, beraz, kasu honetan, ez dago
ezberdintasunik metodologien artean.
Hurrengo
puntuari erreparatuz, espazioa, hain zuzen ere, ezberdintasun
nabarmenena txokoetan dugu; izan ere, beste metodologietan gela osoan
zehar lan egiten dute, honetan, aldiz, gela txokotan banatua dago eta
txoko bakoitzean ekintza desberdin bat burutzen dute.
Denboraren
inguruan hitz egiteko, esan dezakeguna da, proiektuen metodologian
oso zehaztua dagoela, baina tailerretan eta txokoen metodologietan
aldiz, malgutasunez jarduten da. Tailerretan gutxi gora behera 45
minutu.
Materialari
buruz ezberdintasun handirik ez dira nabari, izan ere, proiektuen
metodologian proiektu zehatz hori egiteko behar den materiala
bakarrik erabiltzen da eta ahal den kasuan haurrek sortua edo
eraikia. Decroly eta tailerrei dagokionez, irakasleak egoki
kontsideratzen duen materiala eskuragarri izango dute, hau da, burutu
behar duten lanerako behar duten materiala. Azkenik, txokoetan,
askotariko materiala egongo da eskuragarri, eta txoko bakoitzean
desberdina izango da, ekintzak desberdinak baitira. Beraz,
materialaren inguruan esan dezakegu, jarduera bakoitza burutzeko
behar den materiala erabiltzen dela metodologia guztietan.
Taldekatzeen
inguruan, desberdintasun nabariagoak aurki ditzakegu. Izan ere,
proiektuetan gela osoak jarduera berdina egiten du; tailerretan,
haurrek batzuetan bakarrik jarduten dute eta beste batzuetan, aldiz,
taldeka.Txokoetan, zenbaitetan libreki jarduten dute eta bakoitza
nahi duen txokoan ibil daiteke, baina beste batzuetan, irakasleak
txokoka taldekatzen ditu eta taldeka jarduten dute; nahiz eta,
bakoitzak jarduera bakarrik burutu.
Azkenik,
jardueren inguruan, jarduera guztiak aurretik zehaztuak daudela esan
dezakegu. Baina, aipatzekoa da ere, txokoen metodologian, zenbait
jarduera libreak direla, aurretik zehaztuta era malgu batean.
Besterik
gabe, hau izan da irakurgaiak irakurri eta gero eta irakasgaian landu
eta gero, metodologia desberdinei buruz eskaintzen dizuegun
informazioa. Horrez gain, zuekin partekatu nahi izan dugu informazio
guzti horretatik atera ditugun metodologien arteko antzekotasun eta
ezberdintasunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario