Gaurko klasean, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin digute. Horretarako, hasieran, taldeka jarri eta gaiaren inguruan dakigun guztia idatzi behar izan dugu. Nire taldekideek eta nik honako hau idatzi dugu: Gela txoko ezberdinetan antolatua dago, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak). Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.
Honen inguruan aldez aurretik badakiguna idazteaz gain, ikasi eta jakin nahi genuena adierazi dugu, hala nola, metodologia honekin bete nahi diren helburuak zeintzuk diren, beste metodologiekin alderatuz dituzten abantailak eta desbantailak, metodologia honek haurraren garapenean duen eragina. Honez gain, interesgarria iruditu zaigu taldeen antolaketari dagokionez zein irizpideren arabera antolatzen diren jakitea, izan ere, talde batek ongi funtzionatzen ez badu hau nola konpondu jakin nahi izan dugu.
Ariketa honekin amaitutakoan, Begoñak bere eskolako bideo eta argazki batzuk erakutsi dizkigu, zeinetan aipatutako metodogolia honen nondik norakoan ikusteko aukera izan dugun. Hauek ikustakoan berriro ere talde txikitan bildu eta hauetatik atera ditugun ikaskuntza nagusiak bildu ditugu: Guk orainarte ezagututakotik urrun dagoela ikusi dugun eredua da; ez dago talde finkorik, baizik eta taldeak maiztasunez doaz aldatzen; txoko bat haurrentzako erakargarria ez denean edota erakargarria izateaz uztean, bertako materiala berritzen da; ikasleak askatasuna du nahi duen txokora joateko; haurrek nahi duten txokoan nahi adina denbora egon daitezke, baldin eta ez badute behin eta berriro ekintza bera errepikatzen (mekanizista); gela bakoitza txoko bat da , zeinak bere barnean azpitxokoak dauzkan.
Guk ikusi dugun adibidearekin ikaskuntza hauek atera baditugu ere argi dugu ikastetxearen eta irakasleen arabera metodologia honen nondik norakoak aldatu daitezkeela.Hala ere, haurrek ikasteko modu eraginkor eta aberasgarria dela uste dugu, haurrek askatasunez beraien ikasteko premiei erantzuna bilatzeko aukera ematen zaiela iruditzn baitzaigu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario