Gaurko klasean denok elkarrekin bildu eta Begoñak proiektuetan oinarritutako ikasketaren inguruan hitz egin digu. Lehenik eta behin ikaskideak talde txikitan bildu gara eta gain honen inguruan genuen aurreiritzia gure artean komentatu behar izan dugu. Guk gaurko klase hasieran oraindik ez genekien gauza handirik honen inguruan, argi genuen bakarra metodogolia ezberdin batekin zerikusia zuela zen, eta gai interesgarria eta jakin beharrekoa zela guretzat.
Honekin amaitutakoan, irakasleak bere ikastetxeko bi kasu praktiko erakutsi dizkigu, adibide errealak emanez, ikasleek eginiko egutegiarena eta futbolarekin erlazioa duen proiektua, hain zuzen ere. Egia esan oso lagungarri egin zaizkigu bi adibide hauek, proiektuetan oinarritutako hezkuntzaren inguruan gehiago jakin ahal izateko. Informazio hau jaso ondoren honen inguruko ideia nagusiak bildu ditugu: elkarbanatzea, haurren interesekin lan egitea, teoria modu praktiko batean ematea, errealitatearekin bat eginez eta esperientzari garrantzi handia emanez jardutea dela funtsezkoa ikusi dugu, besteak beste.
Proiektuetan
oinarritutako metodologia honek haurren sormena bultzatzeaz gain gauza oso
baliagarriak ikasteko aukera ematen diela uste dut. Taldekide guztiei benetan intesgarria iruditu zaigu metodologia honen berri izatea, izan ere haurrekin lan egiteko modu ezinhobea iruditzen zaigu, harren interesetik abiatutako lanak eta ikaskuntzak bestelakoa baino aberasgarriagoa izan behar duela uste dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario