Gaurko klasean Irakasleak orainarte Curriculumaren inguruan bildu dugun informazioa kontuan izanik honen inguruko definizio pentsatzeko eskatu digu. Horretarako Curriculum mota ezberdinak ikusi eta aztertu, honen inguruko hainbat testu irakurri eta honek dituen lau mailak adierazten dituen taula bat osatu dugu.
Hasteko, lau Curriculum mota daudela zehaztea ez dago gaizki; Hauetako bat Curriculum
nulua izango litzake, honek ikaskuntzan alde batera uzten diren gaiak hartzen ditu bere gain, hau da, lantzen ez direnak (heriotza, biolentzia, zoriontasuna...). Hurrena Curriculum formala edo ofiziala litzake, hau paperean agertzen dena da, adostuta dagoena.
Hirugarrena Curriculum erreala dugu, hau da, benetan betetzen dena, benetan ikasten dena.
Eta azkenik Curriculum ezkutua dugu, honek bere gain hartzen ditu Curriculum formalean
ateratzen ez diren gaiak baina errealitatean betetzen direnak.

Irakurri dugun irakurgaietako batek hain zuzen ere azkeneko Curriculum mota honen inguruan hitz egiten du ( El Curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen). Bertan, Curriculum ezkutua ikasgelan edonon aurki dezakegula aipatzen du, hitz egiteko moduak, uniformeak, gelako dekorazioak... haurrari informazioa transmititzen diotela dio. Etengabe haurrei baloreak eta ikaskuntza ezberdinak helarazten gabiltza Curriculumean ofizialki idatzita agertzen ez badira ere. Horregatik gure ekintzek, gure hitzek eta gure mugimenduek eragin ikaragarria izango dute haurrengan.
Honek irakurri dugun bigarren artikulura narama, izan ere, bertan Curriculuma definitzearen zailtasunaz hitz egiten du.
Nik honen inguruan hausnarturik, Curriculuma haurrek jasotzen duten ikaskuntza horo dela esango nuke, edozein unetan, edozein informazio iturri dela medio ikasten dutena. Eta noski, ikasten duten hori ez da zertan paper batean idatzita egon behar, ikaskuntza hori baino askoz aratago baitoa.
Hauxe dugu Curriculumaren lau mailen inguruan burutu genuen taula:
Hauxe dugu Curriculumaren lau mailen inguruan burutu genuen taula:
No hay comentarios:
Publicar un comentario