Aurkezpena egin baino egun batzuk lehenago irakasleak talde bakoitzari testu bat irakurtzeko eskatu zigun, gero, testua landu ondoren gainontzeko ikasleei irakurritakoa eta ulertutakoa azaldu behar izan diegu. Horretarako guri egokitu zaigun testua "EL Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan da. Testu hau nahiko filosofikoa dela esan dezakegu, eta ondo ulertzeko behin eta berriro irakurri behar izan dugu, irakurritakoan oraindik ez genuen oso argi testua benetabn ondo ulertuta genuen edo ez, horregatik bestoi azaltzerako garaian ez gara erabat ziur joan. Hala ere, aurkezpena amaitu dugunean espero nuena baino askoz gusturago gelditu naiz, gelakideek nahiko ondo ulertu baitute azaldu nahi geniena.
Honako hau izan da gure aurkezpenerako erabili dugun materiala:
El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes
Haur Hezkuntzako Curriculuma bizipen, harreman eta jakintzen sare gisa
Ireneri azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zuen, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe.
Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da).

Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azaldu genituen. Nik lehenengoa azaldu nuen, gero Andreak bigarrena, Axierrek hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta testua irakurri eta gero ateratako ondorioak azaldu zituen.
1. IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA
Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; bazik eta, esploratu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezaguntzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.
Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu plazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna. Pertsona guztiak desberdinak gara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.
Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun guri bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.
2. ELKARRIZKETA KULTURALEN ERAIKUNTZARA ERAMATEN GAITUEN HIZKERAN OINARRITUTAKO BIZITZA
Andreak, ondoan dagoen diapositibari buruz hitz egin zuen.

3. CURRICULUMA BIZIPEN ETA JAKINTZEN INTEGRAZIO GISA
Axierri egokitu zitzaion atala ondorengo hau da jarraian dugun diapositibaren laguntzarekin, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".
Niri azkeneko bi atalak azaltzea egokitu zait, horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu dut, esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz. jarraian gure taldeak testu hau irakurrita atera dituen ondorioak azaldu ditut, hasteko testua ulertzeko zailtasun batzuk izan ditugula aipatu dut, baina behin eta berriz irakurriz eta honen inguruan hausnartuz Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela. 

No hay comentarios:
Publicar un comentario