Heziberriren sarrera
eta kapituluak irakurri ondoren, neure bizipenekin alderatzera ekin
dut eta aukrtitu dudan lehenengo aldaera elebitasunaren inguruan izan
da. Gaurko currikulumak elebitasuna bermatu behar dela dio, gerora
hizkuntzak jakiteak duen garrantzia dela eta, aldiz, nire haur
hezkuntzako etapari begirada bat emanez hizkuntza bakarra menderatzen
nuela dut gogoan. Egia da 4 urtetik aurrera ingelera ere lantzen hasi
ohi ginela eskolan baina maia oso baxuan. Gainera gazteleraz hitz
egiten ere ez nekin, hori gutxi gora behera zortzi urte inguru
nituenean ikasi nuen.
Ikusi duten beste
desberdintasun nabarmen bat modu digitalean komunikatzeko
konpetentzia izan da, heziberriren curriculumean agertzen den
konpetentzia bat bada ere, nire haur hezkuntzako bizipenen artean ez
dut konpetentzia honen beharraren oroitzapenik. Izan ere, garai
haietan teknologia ez zegoen gaur egun bezain garatua eta zabaldua,
arlo zientifiko eta teknikoetan erabiltzen zen batik bat, baina
hezkuntza arloan, aldiz, ez zen hain ohikoa teklonogiarekin aritzea.
Nire bizipenak
kontatzeko aukeratutako 10 argazkien artean irteeraren bat ere
hautatu nuen, eta ez nuen aipatu gabe utzi nahi hauek
elkarbizitzarako konpetentzia garatzeko benetan aproposak iruditzen
zaizkidala. Honekin lotu dut Heziberrik adierazten duen
elkarbizitzarako konpetentzia, izan ere, nik nire haur hezkuntzako
etapan hau egoki garatu nuela uste dut.
Orokorrean bertan
agertzen diren konpetentzia guztiak lantzen direla esango nuke, gero
hauek nire ustez irakasle eta eskola bakoitzaren baitan aldatuz
doazen arren. Ezberdintasun nabarmenena teklonogia arloan ikusi dut,
haur hezkuntzan ez baitgenuen bat ere lantzen, hala ere, lehen
hezkuntzako etapan teknologiarekin lan egiten hasi ginela esan
beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario