lunes, 15 de febrero de 2016

ESALDIEN HAUSNARKETA

Azken klase honetan hezkuntzarekin zer ikusia duten hainbat esaldi aztertu ditugu, nire bikotekidea eta niri ondorengo hau egokitu zaigu:
"Mi visión de la alfabetización va más alla del ba, be, bi, bo y bu. Porque implica una comprensión critica de la realidad social, política y económica en la que esta el alfabetizado."

Esaldia irakurri bezain laister dioenarekin bat gatozela esan dugu biek, izan ere, guretzako alfabetizazioa ez baita idazketa eta irakurketara mugatzen, ez da eduki hutsean oinarritzen. Alfabetizazioa askoz haratago doala deritzogu, norbanakoak bere errealitatea ezagutu, ulertu eta honen inguruko hausnarketa egiteko gaitasuna garatzea bere barne dauden elementutzat hartzen ditugu. Esan genezake alfabetizazioa, beraz, inguruan gertatzen dena ulertzeko prozesua izan beharko litzakeela. 

Baina nik neuk jaso dudan heziketak eta gaur egun ikusten dudan hezkuntza modu orokorrak ingurua ulertu eta honen inguruko hausnarketa egiteko gaitasuna garatzea bermatzen ez duela esango nuke. Jasotzen dugun heziketak esandakoa egitera, eta esaten den moduan egitera bultzatzen duela iruditzen zait, horrela ikasleen nortasunaren garapena oztopatuz.

Klase honetan aipatu diren beste hainbat esaldi ere ildo honetatik zioazen,  eta behin baino gehiagotan aipatu da eskola, orokortasun batean, eduki hutsetara mugatzen dela, eta benetako ikaskuntza gerora bizitzan erabilgarri zaiguna izango dela, ikasitako hori beharrezkoa den unean erabiltzeko gai izatea, alegia.

Ez nuke aipatu gabe utzi nahi niretzako klase honetan esanguratsuena izan den unea, hain zuzen ere, esperantza inoiz galdu behar ez dugula aipatu denekoa. Hezkuntzaren bidez gizartean aldaketa eman daitekeela sinisten jarraitzen dut, eta hezkuntza aberatsa izatea gure esku dagoela argi daukat, eta horrenbestez, hau lortzeko itsaropena bizirik jardutea ezinbestekoa dela deritzot .

No hay comentarios:

Publicar un comentario