Aurreko
ostiraleko saioan hainbat rudi ezberdin ikusteko eta hauen inguruko
hausnarketa txikiak egiteko aukera izan genuen. Aztertu genituen
irudiek esanahi sakona dutela esango nuke, eta haietako asko gure
gizartearen isla ere badirela.
Denen
inguruan gustura arituko banintz ere, gure taldeari egokitu zitzaion
irudia benetan interesgarria egin zitzaidanez horren inguruan
hausnartzea erabaki dut.
Irudiari
begirada bat emanez, bertan gizartearen ikuspuntutik emakume eta gizon rolak
argi eta garbi adierazten direla esango nuke. Bertan ageri den testua
irakurriz gero irudiak zer pentsa asko ematen du, izan ere, gizonak
diru gehiago irabazi behar duela dio emakumeari loreak erosi behar
izateko arrazoia erabiliz.
Hala
ere, niretzako gogorrena horren aurrean emakumearen onespena da, izan
ere bera oso gustura baitago egoera horrekin eta gizonaren jarrera
onartzeaz gain goraipatu egiten du. Beraz, lehen esan bezala, irudiak
emakume eta gizonen rola zein den adierazten du. Hau da, gizonaren zeregina
etxera dirua ekartzea izango da emakumeari gustua egiteko eta horren truke
emakumea ,noski, gizonaren eskutik doa bere menpeko bihurtuz.
Taldekideen
artean irudi hau aztertu dugunean rolen bereizketa hau ikasgeletan
islatzen den edo ez eztabaidatzen aritu gara, baina ez dugu denbora
asko pasa baiezko erantzunera iritsi arte. Eta horren adibide moduan
haur hezkuntzako azken etapan bata bestaren "nobioa" izatearen moda
etorri zaigu gogora. Gure oroitzapenen barruan behintzat normalki
mutilak izan ohi ziren neskei nobioak izateko eskatzen zietenak, eta
gainera hori izaten zen neskek espero zutena, hau da, normala.
Honez
gain, gogora etorri zaigu ere haur hezkuntzako geletan joku
sinbolikoarekin hasten direnean rolen bereizketa hau oso nabarmen
ikusten dela, batez ere aita eta amen jolasera dabiltzanean.
Amaitzeko,
aipatu nahiko nuke rolen bereizketa honetan aldaketak egon badira ere, genero bakoitzaren zereginak eta izateko erak oso barneratuta
ditugula oraindik, hori baita ikusi eta ondorioz ikasi duguna.
Baina guk, hezitzaile izango garen unetik, gai honen inguruan esku
hartu beharko dugula ez dugu ahaztu behar, izan ere, guk geuk egiten dugunetik ikasiko baitute haurrak, eta beraz, gure lehenengo zeregina norberak genero bakoitzaren rolen inguruan duen hausnarketa egitea izan beharko lukeela deritzot.
No hay comentarios:
Publicar un comentario