jueves, 18 de febrero de 2016

Heziberri eta nir ebizipenen arteko konparaketa

Heziberriren sarrera eta kapituluak irakurri ondoren, neure bizipenekin alderatzera ekin dut eta aukrtitu dudan lehenengo aldaera elebitasunaren inguruan izan da. Gaurko currikulumak elebitasuna bermatu behar dela dio, gerora hizkuntzak jakiteak duen garrantzia dela eta, aldiz, nire haur hezkuntzako etapari begirada bat emanez hizkuntza bakarra menderatzen nuela dut gogoan. Egia da 4 urtetik aurrera ingelera ere lantzen hasi ohi ginela eskolan baina maia oso baxuan. Gainera gazteleraz hitz egiten ere ez nekin, hori gutxi gora behera zortzi urte inguru nituenean ikasi nuen.

Ikusi duten beste desberdintasun nabarmen bat modu digitalean komunikatzeko konpetentzia izan da, heziberriren curriculumean agertzen den konpetentzia bat bada ere, nire haur hezkuntzako bizipenen artean ez dut konpetentzia honen beharraren oroitzapenik. Izan ere, garai haietan teknologia ez zegoen gaur egun bezain garatua eta zabaldua, arlo zientifiko eta teknikoetan erabiltzen zen batik bat, baina hezkuntza arloan, aldiz, ez zen hain ohikoa teklonogiarekin aritzea.

Nire bizipenak kontatzeko aukeratutako 10 argazkien artean irteeraren bat ere hautatu nuen, eta ez nuen aipatu gabe utzi nahi hauek elkarbizitzarako konpetentzia garatzeko benetan aproposak iruditzen zaizkidala. Honekin lotu dut Heziberrik adierazten duen elkarbizitzarako konpetentzia, izan ere, nik nire haur hezkuntzako etapan hau egoki garatu nuela uste dut.


Orokorrean bertan agertzen diren konpetentzia guztiak lantzen direla esango nuke, gero hauek nire ustez irakasle eta eskola bakoitzaren baitan aldatuz doazen arren. Ezberdintasun nabarmenena teklonogia arloan ikusi dut, haur hezkuntzan ez baitgenuen bat ere lantzen, hala ere, lehen hezkuntzako etapan teknologiarekin lan egiten hasi ginela esan beharra dago.

lunes, 15 de febrero de 2016

ESALDIEN HAUSNARKETA

Azken klase honetan hezkuntzarekin zer ikusia duten hainbat esaldi aztertu ditugu, nire bikotekidea eta niri ondorengo hau egokitu zaigu:
"Mi visión de la alfabetización va más alla del ba, be, bi, bo y bu. Porque implica una comprensión critica de la realidad social, política y económica en la que esta el alfabetizado."

Esaldia irakurri bezain laister dioenarekin bat gatozela esan dugu biek, izan ere, guretzako alfabetizazioa ez baita idazketa eta irakurketara mugatzen, ez da eduki hutsean oinarritzen. Alfabetizazioa askoz haratago doala deritzogu, norbanakoak bere errealitatea ezagutu, ulertu eta honen inguruko hausnarketa egiteko gaitasuna garatzea bere barne dauden elementutzat hartzen ditugu. Esan genezake alfabetizazioa, beraz, inguruan gertatzen dena ulertzeko prozesua izan beharko litzakeela. 

Baina nik neuk jaso dudan heziketak eta gaur egun ikusten dudan hezkuntza modu orokorrak ingurua ulertu eta honen inguruko hausnarketa egiteko gaitasuna garatzea bermatzen ez duela esango nuke. Jasotzen dugun heziketak esandakoa egitera, eta esaten den moduan egitera bultzatzen duela iruditzen zait, horrela ikasleen nortasunaren garapena oztopatuz.

Klase honetan aipatu diren beste hainbat esaldi ere ildo honetatik zioazen,  eta behin baino gehiagotan aipatu da eskola, orokortasun batean, eduki hutsetara mugatzen dela, eta benetako ikaskuntza gerora bizitzan erabilgarri zaiguna izango dela, ikasitako hori beharrezkoa den unean erabiltzeko gai izatea, alegia.

Ez nuke aipatu gabe utzi nahi niretzako klase honetan esanguratsuena izan den unea, hain zuzen ere, esperantza inoiz galdu behar ez dugula aipatu denekoa. Hezkuntzaren bidez gizartean aldaketa eman daitekeela sinisten jarraitzen dut, eta hezkuntza aberatsa izatea gure esku dagoela argi daukat, eta horrenbestez, hau lortzeko itsaropena bizirik jardutea ezinbestekoa dela deritzot .

martes, 9 de febrero de 2016

Aurreko ostiraleko saioan hainbat rudi ezberdin ikusteko eta hauen inguruko hausnarketa txikiak egiteko aukera izan genuen. Aztertu genituen irudiek esanahi sakona dutela esango nuke, eta haietako asko gure gizartearen isla ere badirela. 
Denen inguruan gustura arituko banintz ere, gure taldeari egokitu zitzaion irudia benetan interesgarria egin zitzaidanez horren inguruan hausnartzea erabaki dut.
Irudiari begirada bat emanez, bertan gizartearen ikuspuntutik emakume eta gizon rolak argi eta garbi adierazten direla esango nuke. Bertan ageri den testua irakurriz gero irudiak zer pentsa asko ematen du, izan ere, gizonak diru gehiago irabazi behar duela dio emakumeari loreak erosi behar izateko arrazoia erabiliz. 
Hala ere, niretzako gogorrena horren aurrean emakumearen onespena da, izan ere bera oso gustura baitago egoera horrekin eta gizonaren jarrera onartzeaz gain goraipatu egiten du. Beraz, lehen esan bezala, irudiak emakume eta gizonen rola zein den adierazten du. Hau da, gizonaren zeregina etxera dirua ekartzea izango da emakumeari gustua egiteko eta horren truke emakumea ,noski, gizonaren eskutik doa bere menpeko bihurtuz. 
Taldekideen artean irudi hau aztertu dugunean rolen bereizketa hau ikasgeletan islatzen den edo ez eztabaidatzen aritu gara, baina ez dugu denbora asko pasa baiezko erantzunera iritsi arte. Eta horren adibide moduan haur hezkuntzako azken etapan bata bestaren "nobioa" izatearen moda etorri zaigu gogora. Gure oroitzapenen barruan behintzat normalki mutilak izan ohi ziren neskei nobioak izateko eskatzen zietenak, eta gainera hori izaten zen neskek espero zutena, hau da, normala. 
Honez gain, gogora etorri zaigu ere haur hezkuntzako geletan joku sinbolikoarekin hasten direnean rolen bereizketa hau oso nabarmen ikusten dela, batez ere aita eta amen jolasera dabiltzanean.
Amaitzeko, aipatu nahiko nuke rolen bereizketa honetan aldaketak egon badira ere, genero bakoitzaren zereginak eta izateko erak oso barneratuta ditugula oraindik, hori baita ikusi eta ondorioz ikasi duguna. Baina guk, hezitzaile izango garen unetik, gai honen inguruan esku hartu beharko dugula ez dugu ahaztu behar, izan ere, guk geuk egiten dugunetik ikasiko baitute haurrak, eta beraz, gure lehenengo zeregina norberak genero bakoitzaren rolen inguruan duen hausnarketa egitea izan beharko lukeela deritzot. 


jueves, 4 de febrero de 2016



Lehenengo argazki bezala haur hezkuntzko etapa guztian zehar egindako marrazki ugarien artean nire gustukoena hautatu dut. Izugarri gustatzen zait bertan kolore biziak eta ugariak azaltzeaz gain, nire garapenaren inguruan informazio asko eman dezakeela iruditzen zait, eta behin eta berriro begiratzea eta behatzea oso gustuko dut.
Gainera, marrazki libre bat denez, nire sormena ere bertan adierazia geratzen dela antzematen dut.
Nik argazki honek adierazpena adierazten duela esango nuke.

Marrazki hauek oso esanguratsuak dira niretzat, izan ere zehaztasun handiz oroitzen baitituak hauek egindako uneak. Hauek egiteko txoko berezi bat genuen ikasgelan, bertan margotzeko kabailete bat genuen eta plastiko gogoreko bata berezi bat jantzi behar izaten genuen. Kabailete bakarra genuenez ikaskide guztientzkao bakoitzak egun bat zuen marraztu ahal izateko, eta ni une hori iristeko desiran egoten nitzen. Tenperekin marraztuz izugarri goztau ohi nuen, eta niretzat marrazki hauek gozamen hori islatzen dute eta horrexegatik hautatu ditut.
Beste argazki batean esan dudan bezala argazki hauetan ere adierazpena islatzen dela esango nuke.


Argazki honetan udazkena lantzen ari gineneko jarduera bat agertzen da, ertan ikusi daitekeen bezala hosto batzuk hartu eta kartulina batean itsatsi genituen. Baina horretarako lehenago gela guztiak irteera bat egin genuen eskolako inguruetan zehar nahi genituen hostoak biltzeko. Udazkena gustukoen dudan urtaroa denez, eta irteeratxo hauetan asko gozatzen nuenez argazki hau ere zuekin elkarbanatu nahi izan dut. 
Beste argazki honetan aldiz, urtaroak lantzen jarraitzen dugula ikusten da, zuhaitzei hostoak erortzen zaizkiela adieraziz, eta udazkenaren ondoren negua datorrela. Elurra irudikatzeko kotoia erabili genuen, eta aurreko eskulan guztietan bezala hau egiten ere asko gozatu nuen. 

Bost argazki hauetan adierazpena islatzen dela esango nuke, bakoitzak ezaugarri ezberdinak izan arren adierazpen plastikoa lantzen baita. 


Hirugarren argazki honetan santo tomasetan egiten genuen jaia azaltzen da, jai hau, beste guztiak bezala, izugarri gustatzen zitzaidan. Normalean eskolako patioan azoka egiten zen, bertan baserriko animalia ezberdinak, barazki eta fruitu ezberdinak eta taloak egoten zirelarik. Egun horretan eskolako lagunekin eta irakasleekin egoteaz gain familiako kideek ere parte hartu zezaketen, eta hori asko gustatzen zitzaidan. Gainera, familiaren eta eskolaren arteko harreman hau gertukoa izatea ezinbestekoa iruditzen zait, eta irudi honek arlo horrekiko oroitzapen oso onak dakarzkit gogora.

Laburbilduz, esango nuke argazki honek, niretzako esan nahi duenarekin, eskola eta familia arteko harremana adierazten duela.


Argazki hau betidanik gustatu izan zait asko, izan ere, haur hekuntzako etapa guztian zehar inauteriak iristen zirenean denak zakuz jazten ginen. Eta herritik zehar desfile moduko bat egin ohi genuen. Bakoitzak bere zakua genuen, eta nik neurea egiteko tela zatiak eta bestelakoak aukeratu nituela oroitzen naiz, eta beraz nire zakua oso maitea nuen. Gainera, beste gelakideen zakuak ikustea eta bata bestearenakin alderatzea ere asko gustatzen zitzaigun.

 Argazki hau 2 eguneko lehen irteeraren argazki bat da, eta lehenengo aldiz gaua kanpoan pasa genuenez niretzako oso esanguratsua izan zen. Gainera, argazkian oraindik gaur egun lagun ditudanak ere agertzen dira.
Irteera bat denez, honek adierazten duena ikaskuntza esperimentala izan daitekeela esan daite. 
Bi ipuin hauek hautatu ditut haiekin irakurtzen ikasi nuelako, 4 urte nituenean amak ipuin hauekin irakurtzen irakasten zidan, berak esaten duenez izugarri gustatzen zitzaidan eta irakasteko eskatzen nion. Beraz niretzako argazki hauek ere oso esanguratsuak dira, une goxoak bizi izan ditudalako ipuin hauekin.
Bertan, irakurketaren lanketa adierazten dela esango nuke