martes, 12 de abril de 2016

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Gaurko klasean, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz egin digute. Horretarako, hasieran, taldeka jarri eta  gaiaren inguruan dakigun guztia idatzi behar izan dugu. Nire taldekideek eta nik honako hau idatzi dugu:  Gela txoko ezberdinetan antolatua dago, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak). Txoko bakoitzak izen bat dauka, eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.

Honen inguruan aldez aurretik badakiguna idazteaz gain, ikasi eta jakin nahi genuena adierazi dugu, hala nola, metodologia honekin bete nahi diren helburuak zeintzuk diren, beste metodologiekin alderatuz dituzten abantailak eta desbantailak, metodologia honek haurraren garapenean duen eragina. Honez gain, interesgarria iruditu zaigu taldeen antolaketari dagokionez zein irizpideren arabera antolatzen diren jakitea, izan ere, talde batek ongi funtzionatzen ez badu hau nola konpondu jakin nahi izan dugu.

Ariketa honekin amaitutakoan, Begoñak bere eskolako bideo eta argazki batzuk erakutsi dizkigu, zeinetan aipatutako metodogolia honen nondik norakoan ikusteko aukera izan dugun. Hauek ikustakoan berriro ere talde txikitan bildu eta hauetatik atera ditugun ikaskuntza nagusiak bildu ditugu: Guk orainarte ezagututakotik urrun dagoela ikusi dugun eredua da; ez dago talde finkorik, baizik eta taldeak maiztasunez doaz aldatzen; txoko bat haurrentzako erakargarria ez denean edota erakargarria izateaz uztean, bertako materiala berritzen da; ikasleak askatasuna du nahi duen txokora joateko; haurrek nahi duten txokoan nahi adina denbora egon daitezke, baldin eta ez badute behin eta berriro ekintza bera errepikatzen (mekanizista); gela bakoitza txoko bat da , zeinak bere barnean azpitxokoak dauzkan. 

Guk ikusi dugun adibidearekin ikaskuntza hauek atera baditugu ere argi dugu ikastetxearen eta irakasleen arabera metodologia honen nondik norakoak aldatu daitezkeela.Hala ere, haurrek ikasteko modu eraginkor eta aberasgarria dela uste dugu, haurrek askatasunez beraien ikasteko premiei erantzuna bilatzeko aukera ematen zaiela iruditzn baitzaigu. 

AURKEZPENA


Aurkezpena egin baino egun batzuk lehenago irakasleak talde bakoitzari testu bat irakurtzeko eskatu zigun, gero, testua landu ondoren gainontzeko ikasleei irakurritakoa eta ulertutakoa azaldu behar izan diegu. Horretarako guri egokitu zaigun testua "EL Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan da. Testu hau nahiko filosofikoa dela esan dezakegu, eta ondo ulertzeko behin eta berriro irakurri behar izan dugu, irakurritakoan oraindik ez genuen oso argi testua benetabn ondo ulertuta genuen edo ez, horregatik bestoi azaltzerako garaian ez gara erabat ziur joan. Hala ere, aurkezpena amaitu dugunean espero nuena baino askoz gusturago gelditu naiz, gelakideek nahiko ondo ulertu baitute azaldu nahi geniena. 
Honako hau izan da gure aurkezpenerako erabili dugun materiala: 

El Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes
Haur Hezkuntzako Curriculuma bizipen, harreman eta jakintzen sare gisa



Ireneri azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zuen, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe. 



Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da). 
















Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako



Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azaldu genituen. Nik lehenengoa azaldu nuen, gero Andreak bigarrena, Axierrek hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta testua irakurri eta gero ateratako ondorioak azaldu zituen.







1. IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA

Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; bazik eta, esploratu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezaguntzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.

Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu plazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna. Pertsona guztiak desberdinak gara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.


Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun guri bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.







2. ELKARRIZKETA KULTURALEN ERAIKUNTZARA ERAMATEN GAITUEN HIZKERAN OINARRITUTAKO BIZITZA

Andreak, ondoan dagoen diapositibari buruz hitz egin zuen.

Honek dio, elkarrizketa curriculumaren ardatza dela, eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin, eta orokorrean, mundu osoarekin komunikatzeko aukera ezinhobea eta funtsezkoa ahalbidetzen digula. Elkarrizketak (curriculumaren ardatza) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtzen da eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatzeko ere.




3. CURRICULUMA BIZIPEN ETA JAKINTZEN INTEGRAZIO GISA


Axierri egokitu zitzaion atala ondorengo hau da jarraian dugun diapositibaren laguntzarekin, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".  

Niri azkeneko bi atalak azaltzea egokitu zait, horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu dut, esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz. jarraian gure taldeak testu hau irakurrita atera dituen ondorioak azaldu ditut, hasteko testua ulertzeko zailtasun batzuk izan ditugula aipatu dut, baina behin eta berriz irakurriz eta honen inguruan hausnartuz Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela. 

domingo, 10 de abril de 2016

Proiektuetan oinarritutako hezkuntza

Gaurko klasean denok elkarrekin bildu eta Begoñak proiektuetan oinarritutako ikasketaren inguruan hitz egin digu. Lehenik eta behin ikaskideak talde txikitan bildu gara eta gain honen inguruan genuen aurreiritzia gure artean komentatu behar izan dugu. Guk gaurko klase hasieran oraindik ez genekien gauza handirik honen inguruan, argi genuen bakarra metodogolia ezberdin batekin zerikusia zuela zen, eta gai interesgarria eta jakin beharrekoa zela guretzat. 

Honekin amaitutakoan, irakasleak bere ikastetxeko bi kasu praktiko erakutsi dizkigu, adibide errealak emanez, ikasleek eginiko egutegiarena eta futbolarekin erlazioa duen proiektua, hain zuzen ere. Egia esan oso lagungarri egin zaizkigu bi adibide hauek, proiektuetan oinarritutako hezkuntzaren inguruan gehiago jakin ahal izateko. Informazio hau jaso ondoren honen inguruko ideia nagusiak bildu ditugu: elkarbanatzea, haurren interesekin lan egitea, teoria modu praktiko batean ematea, errealitatearekin bat eginez eta esperientzari garrantzi handia emanez jardutea dela funtsezkoa ikusi dugu, besteak beste.

Proiektuetan oinarritutako metodologia honek haurren sormena bultzatzeaz gain gauza oso baliagarriak ikasteko aukera ematen diela uste dut. Taldekide guztiei benetan intesgarria iruditu zaigu metodologia honen berri izatea, izan ere haurrekin lan egiteko modu ezinhobea iruditzen zaigu, harren interesetik abiatutako lanak eta ikaskuntzak bestelakoa baino aberasgarriagoa izan behar duela uste dugu.


Curriculuma



Gaurko klasean Irakasleak orainarte Curriculumaren inguruan bildu dugun informazioa kontuan izanik honen inguruko definizio pentsatzeko eskatu digu. Horretarako Curriculum mota ezberdinak ikusi eta aztertu, honen inguruko hainbat testu irakurri eta honek dituen lau mailak adierazten dituen taula bat osatu dugu.

Hasteko, lau Curriculum mota daudela zehaztea ez dago gaizki; Hauetako bat Curriculum 
nulua izango litzake, honek ikaskuntzan alde batera uzten diren gaiak hartzen ditu bere gain, hau da, lantzen ez direnak (heriotza, biolentzia, zoriontasuna...). Hurrena Curriculum formala edo ofiziala litzake, hau paperean agertzen dena da, adostuta dagoena. 
Hirugarrena Curriculum erreala dugu, hau da, benetan betetzen dena, benetan ikasten dena. 
Eta azkenik Curriculum ezkutua dugu, honek bere gain hartzen ditu Curriculum formalean
ateratzen ez diren gaiak baina errealitatean betetzen direnak.


Irakurri dugun irakurgaietako batek hain zuzen ere azkeneko Curriculum mota honen inguruan hitz egiten du ( El Curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen). Bertan, Curriculum ezkutua ikasgelan edonon aurki dezakegula aipatzen du, hitz egiteko moduak, uniformeak, gelako dekorazioak... haurrari informazioa transmititzen diotela dio. Etengabe haurrei baloreak eta ikaskuntza ezberdinak helarazten gabiltza Curriculumean ofizialki idatzita agertzen ez badira ere. Horregatik gure ekintzek, gure hitzek eta gure mugimenduek eragin ikaragarria izango dute haurrengan. 
Honek irakurri dugun bigarren artikulura narama, izan ere, bertan Curriculuma definitzearen zailtasunaz hitz egiten du. 

Nik honen inguruan hausnarturik, Curriculuma haurrek jasotzen duten ikaskuntza horo dela esango nuke, edozein unetan, edozein informazio iturri dela medio ikasten dutena. Eta noski, ikasten duten hori ez da zertan paper batean idatzita egon behar, ikaskuntza hori baino askoz aratago baitoa. 

Hauxe dugu Curriculumaren lau mailen inguruan burutu genuen taula: