jueves, 4 de febrero de 2016



Lehenengo argazki bezala haur hezkuntzko etapa guztian zehar egindako marrazki ugarien artean nire gustukoena hautatu dut. Izugarri gustatzen zait bertan kolore biziak eta ugariak azaltzeaz gain, nire garapenaren inguruan informazio asko eman dezakeela iruditzen zait, eta behin eta berriro begiratzea eta behatzea oso gustuko dut.
Gainera, marrazki libre bat denez, nire sormena ere bertan adierazia geratzen dela antzematen dut.
Nik argazki honek adierazpena adierazten duela esango nuke.

Marrazki hauek oso esanguratsuak dira niretzat, izan ere zehaztasun handiz oroitzen baitituak hauek egindako uneak. Hauek egiteko txoko berezi bat genuen ikasgelan, bertan margotzeko kabailete bat genuen eta plastiko gogoreko bata berezi bat jantzi behar izaten genuen. Kabailete bakarra genuenez ikaskide guztientzkao bakoitzak egun bat zuen marraztu ahal izateko, eta ni une hori iristeko desiran egoten nitzen. Tenperekin marraztuz izugarri goztau ohi nuen, eta niretzat marrazki hauek gozamen hori islatzen dute eta horrexegatik hautatu ditut.
Beste argazki batean esan dudan bezala argazki hauetan ere adierazpena islatzen dela esango nuke.


Argazki honetan udazkena lantzen ari gineneko jarduera bat agertzen da, ertan ikusi daitekeen bezala hosto batzuk hartu eta kartulina batean itsatsi genituen. Baina horretarako lehenago gela guztiak irteera bat egin genuen eskolako inguruetan zehar nahi genituen hostoak biltzeko. Udazkena gustukoen dudan urtaroa denez, eta irteeratxo hauetan asko gozatzen nuenez argazki hau ere zuekin elkarbanatu nahi izan dut. 
Beste argazki honetan aldiz, urtaroak lantzen jarraitzen dugula ikusten da, zuhaitzei hostoak erortzen zaizkiela adieraziz, eta udazkenaren ondoren negua datorrela. Elurra irudikatzeko kotoia erabili genuen, eta aurreko eskulan guztietan bezala hau egiten ere asko gozatu nuen. 

Bost argazki hauetan adierazpena islatzen dela esango nuke, bakoitzak ezaugarri ezberdinak izan arren adierazpen plastikoa lantzen baita. 


Hirugarren argazki honetan santo tomasetan egiten genuen jaia azaltzen da, jai hau, beste guztiak bezala, izugarri gustatzen zitzaidan. Normalean eskolako patioan azoka egiten zen, bertan baserriko animalia ezberdinak, barazki eta fruitu ezberdinak eta taloak egoten zirelarik. Egun horretan eskolako lagunekin eta irakasleekin egoteaz gain familiako kideek ere parte hartu zezaketen, eta hori asko gustatzen zitzaidan. Gainera, familiaren eta eskolaren arteko harreman hau gertukoa izatea ezinbestekoa iruditzen zait, eta irudi honek arlo horrekiko oroitzapen oso onak dakarzkit gogora.

Laburbilduz, esango nuke argazki honek, niretzako esan nahi duenarekin, eskola eta familia arteko harremana adierazten duela.


Argazki hau betidanik gustatu izan zait asko, izan ere, haur hekuntzako etapa guztian zehar inauteriak iristen zirenean denak zakuz jazten ginen. Eta herritik zehar desfile moduko bat egin ohi genuen. Bakoitzak bere zakua genuen, eta nik neurea egiteko tela zatiak eta bestelakoak aukeratu nituela oroitzen naiz, eta beraz nire zakua oso maitea nuen. Gainera, beste gelakideen zakuak ikustea eta bata bestearenakin alderatzea ere asko gustatzen zitzaigun.

 Argazki hau 2 eguneko lehen irteeraren argazki bat da, eta lehenengo aldiz gaua kanpoan pasa genuenez niretzako oso esanguratsua izan zen. Gainera, argazkian oraindik gaur egun lagun ditudanak ere agertzen dira.
Irteera bat denez, honek adierazten duena ikaskuntza esperimentala izan daitekeela esan daite. 
Bi ipuin hauek hautatu ditut haiekin irakurtzen ikasi nuelako, 4 urte nituenean amak ipuin hauekin irakurtzen irakasten zidan, berak esaten duenez izugarri gustatzen zitzaidan eta irakasteko eskatzen nion. Beraz niretzako argazki hauek ere oso esanguratsuak dira, une goxoak bizi izan ditudalako ipuin hauekin.
Bertan, irakurketaren lanketa adierazten dela esango nuke 

4 comentarios:

  1. Mila esker zure ekarpenagatik Leire! Gurekin konpartitu dituzun argazkiak oso interesgarriak iruditu zaizkit; izan ere, Haur Hezkuntzan egiten genituen jarduera askoz gogoratu naiz. Gainera, gure garapenerako interesgarriak diren zenbait aspektu aiptau dituzu irakasle izango garenenean garrantzitsuak izan daitezkeenak eta kontuan hartu behar ditugunak. Oso interesgarria iruditu zait konpartitu duzun txangoaren argazkia, ikaskuntza esperimentala oso garrantzitsua iruditzen baitzait. Nik ere txango baten argazkia konpartitu dut eta elkarbizitzarekin lotu dut, iruditzen zaidalako horrelako jardueretan asko bultzatzen den gauza bat dela.
    Egin duzun lana oso erakargarria iruditu zait, mila esker gurekin konpartitzeagatik.

    ResponderEliminar
  2. Zer interesgarria diozuna, Leire!

    Asko gustatu zait plastikari eman diozun garrantzia, eta irakurketari dagokionez ere bi liburutxo erakutsi izana, nik ezin izan dudalako bat ere ez aurkitu.
    Horrez gain, oso lan ona egin duzula uste dut oso modu arinean irakurri daitekeelako eta gauza kuriosoak kontatu dituzulako, adibidez, gaua kanpoan pasatzearena!

    ResponderEliminar
  3. Milesker Leire zure lanagatik. Bat nator Ireneren komentarioarekin, ikuspegi interesgarria da arte adierazpenarekin egindako loturak. Uste duzu egungo hezkuntzak arte adierazpenarekiko maneiatzen duen ikuspegia koherentea dela edo gehiago egin zitekeen?

    ResponderEliminar
  4. MIlaesker zure iruzkinarengatik, zure galderari erantzunez esan nahiko nuke nire ustetan arte adierazpena norbanakoaren etapa guztietan garrantzitsua den arlo bat da, baina are gehiago haur hezkuntzako etapan. Izan ere, honen bidez gauza asko adierazi eta azaleratu daitezkeela uste dut, bai norbanakoa besteekin komunikatzeko helburuarekin eta baita norbanakoak bere burua hobeto ezagutu eta gara dadin. Honenbestez, hau kontuan izanik, gaur egun egiten dena baino gehiago egin daitekeela uste dut, alde batetik ematen zaiona baino garrantzi gehiago emanez, eta bestetik tartea eskaintzen zaionean askatasun gehiegoz eginez.

    ResponderEliminar