Lehenengo
argazki bezala haur hezkuntzko etapa guztian zehar egindako marrazki
ugarien artean nire gustukoena hautatu dut. Izugarri gustatzen zait
bertan kolore biziak eta ugariak azaltzeaz gain, nire garapenaren
inguruan informazio asko eman dezakeela iruditzen zait, eta behin eta
berriro begiratzea eta behatzea oso gustuko dut.
Gainera,
marrazki libre bat denez, nire sormena ere bertan adierazia geratzen
dela antzematen dut.
Nik
argazki honek adierazpena adierazten duela esango nuke.
Marrazki
hauek oso esanguratsuak dira niretzat, izan ere zehaztasun handiz
oroitzen baitituak hauek egindako uneak. Hauek egiteko txoko berezi
bat genuen ikasgelan, bertan margotzeko kabailete bat genuen eta
plastiko gogoreko bata berezi bat jantzi behar izaten genuen.
Kabailete bakarra genuenez ikaskide guztientzkao bakoitzak egun bat
zuen marraztu ahal izateko, eta ni une hori iristeko desiran egoten
nitzen. Tenperekin marraztuz izugarri goztau ohi nuen, eta niretzat
marrazki hauek gozamen hori islatzen dute eta horrexegatik hautatu
ditut.
Beste
argazki batean esan dudan bezala argazki hauetan ere adierazpena
islatzen dela esango nuke.
Argazki
honetan udazkena lantzen ari gineneko jarduera bat agertzen da, ertan
ikusi daitekeen bezala hosto batzuk hartu eta kartulina batean
itsatsi genituen. Baina horretarako lehenago gela guztiak irteera bat
egin genuen eskolako inguruetan zehar nahi genituen hostoak biltzeko.
Udazkena gustukoen dudan urtaroa denez, eta irteeratxo hauetan asko
gozatzen nuenez argazki hau ere zuekin elkarbanatu nahi izan dut.
Beste
argazki honetan aldiz, urtaroak lantzen jarraitzen dugula ikusten da,
zuhaitzei hostoak erortzen zaizkiela adieraziz, eta udazkenaren
ondoren negua datorrela. Elurra irudikatzeko kotoia erabili genuen,
eta aurreko eskulan guztietan bezala hau egiten ere asko gozatu nuen.
Bost argazki hauetan adierazpena islatzen dela esango nuke, bakoitzak ezaugarri ezberdinak izan arren adierazpen plastikoa lantzen baita.
Hirugarren
argazki honetan santo tomasetan egiten genuen jaia azaltzen da, jai
hau, beste guztiak bezala, izugarri gustatzen zitzaidan. Normalean
eskolako patioan azoka egiten zen, bertan baserriko animalia
ezberdinak, barazki eta fruitu ezberdinak eta taloak egoten
zirelarik. Egun horretan eskolako lagunekin eta irakasleekin egoteaz
gain familiako kideek ere parte hartu zezaketen, eta hori asko
gustatzen zitzaidan. Gainera, familiaren eta eskolaren arteko
harreman hau gertukoa izatea ezinbestekoa iruditzen zait, eta irudi
honek arlo horrekiko oroitzapen oso onak dakarzkit gogora.
Laburbilduz,
esango nuke argazki honek, niretzako esan nahi duenarekin, eskola eta
familia arteko harremana adierazten duela.
Argazki
hau betidanik gustatu izan zait asko, izan ere, haur hekuntzako etapa
guztian zehar inauteriak iristen zirenean denak zakuz jazten ginen.
Eta herritik zehar desfile moduko bat egin ohi genuen. Bakoitzak bere
zakua genuen, eta nik neurea egiteko tela zatiak eta bestelakoak
aukeratu nituela oroitzen naiz, eta beraz nire zakua oso maitea nuen.
Gainera, beste gelakideen zakuak ikustea eta bata bestearenakin
alderatzea ere asko gustatzen zitzaigun.
Argazki
hau 2 eguneko lehen irteeraren argazki bat da, eta lehenengo aldiz
gaua kanpoan pasa genuenez niretzako oso esanguratsua izan zen.
Gainera, argazkian oraindik gaur egun lagun ditudanak ere agertzen
dira.
Irteera
bat denez, honek adierazten duena ikaskuntza esperimentala izan
daitekeela esan daite.


Bertan,
irakurketaren lanketa adierazten dela esango nuke
Mila esker zure ekarpenagatik Leire! Gurekin konpartitu dituzun argazkiak oso interesgarriak iruditu zaizkit; izan ere, Haur Hezkuntzan egiten genituen jarduera askoz gogoratu naiz. Gainera, gure garapenerako interesgarriak diren zenbait aspektu aiptau dituzu irakasle izango garenenean garrantzitsuak izan daitezkeenak eta kontuan hartu behar ditugunak. Oso interesgarria iruditu zait konpartitu duzun txangoaren argazkia, ikaskuntza esperimentala oso garrantzitsua iruditzen baitzait. Nik ere txango baten argazkia konpartitu dut eta elkarbizitzarekin lotu dut, iruditzen zaidalako horrelako jardueretan asko bultzatzen den gauza bat dela.
ResponderEliminarEgin duzun lana oso erakargarria iruditu zait, mila esker gurekin konpartitzeagatik.
Zer interesgarria diozuna, Leire!
ResponderEliminarAsko gustatu zait plastikari eman diozun garrantzia, eta irakurketari dagokionez ere bi liburutxo erakutsi izana, nik ezin izan dudalako bat ere ez aurkitu.
Horrez gain, oso lan ona egin duzula uste dut oso modu arinean irakurri daitekeelako eta gauza kuriosoak kontatu dituzulako, adibidez, gaua kanpoan pasatzearena!
Milesker Leire zure lanagatik. Bat nator Ireneren komentarioarekin, ikuspegi interesgarria da arte adierazpenarekin egindako loturak. Uste duzu egungo hezkuntzak arte adierazpenarekiko maneiatzen duen ikuspegia koherentea dela edo gehiago egin zitekeen?
ResponderEliminarMIlaesker zure iruzkinarengatik, zure galderari erantzunez esan nahiko nuke nire ustetan arte adierazpena norbanakoaren etapa guztietan garrantzitsua den arlo bat da, baina are gehiago haur hezkuntzako etapan. Izan ere, honen bidez gauza asko adierazi eta azaleratu daitezkeela uste dut, bai norbanakoa besteekin komunikatzeko helburuarekin eta baita norbanakoak bere burua hobeto ezagutu eta gara dadin. Honenbestez, hau kontuan izanik, gaur egun egiten dena baino gehiago egin daitekeela uste dut, alde batetik ematen zaiona baino garrantzi gehiago emanez, eta bestetik tartea eskaintzen zaionean askatasun gehiegoz eginez.
ResponderEliminar